XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Ogasun eta Finantzak.

POLITIKA FISKALA

Ekainaren 26ko 1990/86. FORU DEKRETUA, hiri higiezinen katastroko balioa balioztatzeko arau teknikoak eta hura objetiboki zehazteko balioen markoa, baita balioen egiaztapenean erabil daitezkeen oinarrizko arauak ere, onesten dituena.

Katastroko balioztapenaren prozeduraren araupeketa objetiboa ekainaren 5eko 1987/1.185. Foru Aginduan zegoen ezarrita.

Halere, indarreko balioztapenari buruzko arautegia aldatzeko beharra dago, hura Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 1989/9. Foru Araua eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko katastroaren kudeaketarako Behinbehineko Arauak onesten dituen maiatzaren 22ko 1990/77. Foru Dekretuari egokitzeko.

Bestetik, komenigarri gertatzen da Katastroaren Balioztapenerako prozedura teknikoari eta, aldi berean, balio ponentzien gertuketarako administrazio prozedurari itxura emango dion balioen lauki-markoari doazkien arau guztiak testu bakarrean biltzea, hura 1989/9. Foru Arauak eta 1990/77. Foru Dekretuak aipatu organoek onetsi beharko dutelarik.

Lan tresna bat gauzatzen da, M modulua deritzona, urtero-urtero hiri higiezinen sektoreko ekonomi koordenatuetatik finkatuko dena eta katastroko balioen zehaztapen nahiz aldarazpena ahalbidetuko duena, ekainaren 30eko 1989/9. Foru Arauean bildutako aurrikuspenekin bat etorriz, eta merkatuko balioari buruzko legezko eskakizunak zehatz eta mehatz beterik, aholkugarria edo exigigarria ez denean.

Halere, M moduluaren gainean egin daitezkeen aldakuntzek ez dute eraginik izango aurretiaz zeuden katastroko balioengan, baizik eta balio ponentzien gertuketarako premiazko balioen moduluengan soilik.

Gainera lurzoruaren balioa hondar-metodoaren bidez lortzean eta eraikinei beren birjarpen-balioa iratxikitzean gorpuzten den balioztapen metodologia ezartzen da, bata zein bestea merkatuari dagozkiolarik.

Higiezinen balioztapen objetiboei doakienez, beharrezko gertatzen da, halaber, Katastro eta Laguntza Teknikorako Zerbitzuak burutzen dituen balioztapenetarako erizpideak ezartzen dituzten Arau Teknikoak ematea.

Horren ondorioz, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuaren proposamenez, eta aldez aurretik Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 1990eko ekainaren 26ko bilkuran deliberatu eta onartuta.

XEDATU DUT: 1. Artikulua.

Honako Foru Dekretu honen Eranskin gisa eta bere Lehenengo Azken Xedapenean agertzen diren Balioztatzeko Arau Teknikoak eta lurzoruaren eta eraikuntzen balioen lauki-markoa onesten dira, hiri higiezinen katastroko balioa zehazteko.

2. Artikulua.

Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak urtero-urtero, Ogasuneko Zuzendari Nagusiak behar bezala bidezkotutako proposamena eginda, M balio modulua onartuko du, berau, hiri izaerakoak diren eta katastroko balioetan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ekainaren 30eko 1989/9 Foru Arauko 11 eta 12. artikuluetan aurrikusitako terminoetan eragina izango duten ondasun higiezinen katastroko balioa zehazteko Balioztatze eta Lurzoru eta Eraikuntzen Balioen Lauki-Markoari buruzko Arau Teknikoen 16. Arauean aurrikusitako terminoetan, eraikuntza eta lurzoruaren balioen oinarri izango delarik.

M moduluak, honela eratuta, hirilurreko ondasun higiezinen merkatu-balioan adierazitako epealdian jasandako aldakuntzak jasoko ditu, horretarako egiten diren merkatu-azterketekin ados.

3. Artikulua.

Udalerri baten lurraldeaz gaindiko higiezinen kasuan edo beren ezaugarri bereziengatik honako Foru Dekretuaren Eranskinean sartutako Arau Teknikoetan orokortasunez ezarritako prozeduraren arabera balioztatu ezin direnean, banakatu egingo da Balio Ponentzian balioztapenerako prozedura espezifikoa, aipatutako prozedura aplikatuko zaien higiezinak zehaztuz.

4. Artikulua.

Honako Foru Dekretua Katastro eta Laguntza Teknikorako Zerbitzuak objetiboki balioztatzen dituen hirilurreko higiezin guztiei aplikatuko zaie.

INDARGABETZE XEDAPENA.

Honako Foru Dekretua indarrean jartzen denean ekainaren 5eko 1987/1.185. Foru Agindua espreski indargabeturik gelditzen da.

AZKEN XEDAPENAK.

Lehenengoa.

- 1990 urterako honako Foru Dekretu honen bigarren artikuluan aipatzen den M balio modulua 72.000 pezeta/m2-tan ezartzen da.

Bigarrena.

- Honako Foru Dekretu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

Bilbon, 1990eko ekainaren 26an.

Diputatu Nagusia, Jose Alberto Pradera Jauregi.

Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatua, Juan Luis Laskurain Argarate.

ERANSKINA

Hirilurreko ondasun higiezinen katastroko balioa zehazteko Balioztatzeko Arau Teknikoak eta Lurzoruaren eta Eraikuntzen Balioen Lauki-Markoa, eta Katastro eta Laguntza Teknikorako Zerbitzuak egindako balioztapen objetiboak araupetzeko oinarrizko arauak.

Lehenengo kapitulua.

Aplikazio eremua eta definizioak

1. Araua.

- Aplikazio eremua.

Honako arauak hirilurreko ondasun higiezinen katastroko balioa, beren datu eta deskribapenek Hiri Higiezinen Katastroa osatzen dutenena, kalkulatzeko eta Katastro eta Laguntza Teknikorako Zerbitzuak egindako balioztapen objetiboak araupetzeko aplikatuko dira.

2. Araua.

- Definizioak.

1. Hirilurreko ondasun higiezinen ondoreetarako, katastroko balioa Hiri Higiezinen Katastroan barnesartutakoa da.

2. Hirilurreko ondasun higiezinen katastroko balioa zehazteko arau teknikoak, aipatutako ondasunen balioztapenerako aginduzko izan behar diren eta honako Foru Dekretuaren bidez ezartzen diren kontzeptu, erregela eta abiabideen multzoa dira.

3. Lurzoru eta Eraikuntzen Balioen Lauki-Markoa, lurzoruaren eta eraikuntzen balioak kalkulatzea ahalbidetu, baita balioztapen masiboetan ere, beraien koordinazio egokia bermatu eta bide informatikoen bitartez lortzea ahalbideratzen duten erregela, erizpide eta oinarrizko balioen multzoa dira.

4. Balioztapen objetiboa, araupetutako metoden bitartez lurzoruaren eta eraikuntzen balioen zehaztapenean oinarrituz lortzen denari deitzen zaio.

Bigarren kapitulua.

Hirilurreko ondasun higiezinen katastroko balioa zehazteko balioztatze-arau teknikoa

3. Araua.

- Metodologia orokorra.

1. Katastroko balioaren kalkulurako merkatu-balioa hartuko da erreferentziatzat, inola ere hau ezin gaindi dezakeelarik.

Aipatutako kalkulua honako Arau Tekniko hauetan manatutakoaren arabera egingo da.

2. Hirilurreko ondasunen katastroko balioa lurzoruaren balioak eta, eta horrelakorik balego, eraikuntzenak integratua egongo da.

4. Araua.

- Lurzorua.

Hiri ondasun higiezinen kalifikazioa jasotzeko eta, ondorioz, Hiri Higiezinen Katastroan barnesartuak izateko, ondoko hauek hartuko dira lurzorutzat: a) Hiri-lurzorua, urbanizagarria, urbanizagarri egitaratua eta urbanizagarri ez egitaratua, Hirigintz Ekintzapiderako Egitarau bat onesten den uneaz geroztik, guzti hori indarrean dagoen hirigintz-legerian bildutako definizioen arabera.

b) Aurreko atalean barnesartuak ez egonik, zolatutako bideak edo espaloi xingolatuak eta, gainera, estolderia, ur hornidura, elektraenergiaren hornidura eta argikuntza publikoa dituztenak.

c) Ondoko arauean definitutako hiri izaerako eraikuntzek betetakoak.

d) Indarreko nekazal legeriaren aurka zatikatzen direnak, beti ere zatikatze horrek nekazal erabilera masaltzen duenean eta horrek, katastroko ondoreetarako salbu, nekazal izaeraren aldakuntzarik ez dakarrenean.

5. Araua.

- Eraikuntzak.

Aurreko arauaren ondore berberetarako, ondoko hauek hartuko dira eraikuntzatzat: a) Eraikinak, edozein elementuz eraikita daudela, kokatzen direneko lekuak, eraiki direneko lur mota eta destinatu zaien erabilera, baita eraikitzeko eragatik guztiz garraiagarriak direnean edota kokatzen direneko lurra eraikuntzaren jabearena ez denean ere.

b) Merkatal edo industri instalazioak, hala nola eustarriak, biltzontziak, zamategiak, etab., makina aparatu edo artefaktuaren kontzeptuan barik, eraikuntzarenean sar daitezkeenean.

c) Hirigintz eta hobakuntz lanak, hala nola lauketak eta estali gabeko guneen erabilerarako burutzen direnak, honelakotzat merkatuak izateko destinatutako barruak, haize ageriko gordailuak, kirolaren praktikarako zelai edo instalazioak, kaiak, estazionamenduak eta eraikuntzei atxekitako guneak har daitezkeelarik.

d) Indarreko legerian landakotzat espreski hartuta ez dauden gainerako eraikuntzak.

6. Araua.

- Hiri lurzoruaren mugaketa.

Udal mugarte bakoitzean lurzoruaren mugaketa egingo da indarreko hirigintz xedapenen arabera.

Mugaketa hau......aren......eko 1990/...... Foru Dekretuaren arabera dokumentatuko da eta oneste eta publikoari azaltze izapideetan jarriko da.

7. Araua.

- Zatiketa balioztatze poligonotan.

Behin lurzoruaren mugaketa eginez gero, poligono, kale, kaletarte eta abarretan zatitu ahal izango da, ondoko erizpideren baten edo batzuren arabera: a) Hirigintz koherentzia lurzoruaren kalifikazioaren ikuspegitik.

b) Haren definizioa kontseilatuko luketen administrazio inguruabarrak.

c) Inguru homogenoan hartuta, beren balioztapena errazten duten merkatuaren zirkunstantzia edo berezitasunak.

d) Merkatu-balioaren daitezkeen aldakuntzak biltzen dituzten unean uneko koefizienteak edo neurriak hartzea ahalbidetzen duten inguruabar ekonomiko-sozialak, kasua balitz.

e) Balio Ponentzietan behar bezala bidezkotutako beste inguruabar batzu.

8. Araua.

- Lurzoruaren balioak.

Definizioak.

Balioztatze metodologiaren ondoreetarako, lurzoruaren balio mota hauek definitzen dira: 1. Kale, kaletarte, zonalde edo alderdi bakoitzeko ondore-balioa higiezin-ekoizkinik karakteristikoenaz edo planeamenduan eraikitze mota legez definitutakoaz eraikitako metro karratuko, 9.2. Arauean ezarritako metodoaren bidez lortua.

VRC siglak izango ditu.

Balio honek finka bakoitzari aplikatuko zaizkion balioen kalkulurako balioko du eta pta./m2-tan adieraziko da.

2. Kale, kaletarte, zonalde edo alderdiko aleko balioa, kasua balitz, ondore-balioaren gainean 9.3. Araua aplikatuz lortua, erabilitako eraikigarritasuna halako kale, kaletarte, zonalde edo alderdi horretarako planeamenduak definitutakoa izango delarik; edo dauden eraikigarritasunen bataz bestekoak; edo kale, kaletarte, zonalde edo alderdiko eraikuntzarik errepresentagarrienetan ohizkoena den eraikigarritasunak.

VUC siglak izango ditu eta honela adieraziko da: Eraikigarritasuna .

Ondore balioa ez dagoenean, aleko balioa hirigintz inguruabar eta bataz besteko merkatu-balioen arabera zehaztuko da.

3. Lursaileko balioak: lurzoruak lursail edo finka jakin batetan duen balioa lortzeko balioko dute.

Kalkulu-balioak dira.

Hurrengo a) eta b) ataletan definitutako balio biak hartzen dira haintzat: a) Lursaileko ondore-balioa, kale, kaletarte, zonalde edo alderdiko ondore-balioaren gainean 10. Arauean definitutako Zuzentze-koefizienteetatik berari aplikatzekoak direnak aplikatuz lortua.

VRP siglak izango ditu eta pta./m2.-tan adieraziko da.

b) Lursaileko aleko balioa, kasua balitz, kaleko aleko balioaren gainean (VUC) 10. Arauean definitutako Zuzentze-koefizienteetatik berari aplikatzekoak direnak aplikatuz lortua.

VUP siglak izango ditu eta pta./m2.-tan adieraziko da.

9. Araua.

- Lurzoruaren balioztapena.

1. Arau orokor gisa, eraikita dagoen lurra ondore-balioaren arabera balioztatuko da, eta eraikita ez dagoena aleko balioaren arabera.

Hala ere, azpieraikitako lursailen kasuan edo, bestelako inguruabarren batengatik, ondore-balioa aplikatuz gertatzen den lursailaren balioak lurzoruari iratxiki dakiokeen balio osoa jasotzen ez duenean, aleko balioa erabiliko da lursailaren balio potentziala lortzeko.

Hortaz, ondoko kasu hauetan erabili ahal izango da aleko balioa: a) Hirilurraren neurri txikiek, biztanle kopuruak, higiezin-merkatuko aktibitate urriak edo beronen faltak honela aholkatzen dutenean eta Balio Ponentzian honela bidezkotzen denean.

b) Eraikuntza irekiko hondar-urbanizazioetako lurra denean, familibakarreko tipologiakoa, edota kirol, turismo, sanital edo erlijio erabilera izango duen lurra eta, orokorrean, lurraldearen sistema orokorretako lurzorua denean ere.

c) Konplexutasunagatik edo Balio Ponentzian bildutako beste inguruabar batzurengatik ondore-balioa erabiltzea kontseilagarria ez denean.

d) Industri erabilerako lurzorua denean, aipatutako tipologiako urbanizazioetan (tinkotuak edo tinkotu gabeak) kokatua, eta eraikigarritasunari buruzko definiziorik ez dagoenean edo hau lursailen tamainu edo eraikuntzen ondorioa denean.

2. Kale, kaletarte, zonalde edo alderdiko ondore-balioa hondar-metodoaren bitartez lortuko da.

Horretarako higiezinaren baliotik, daitekeen eraikuntzaren zenbatekoa indarreko hirigintz-ordenamenduaren arabera, ekoizpenaren kostuak eta sustapenaren etekinak kenduko dira, honako Arau Tekniko hauen III. Kapituluan adierazitakoaren arabera.